Energia Berriztagarrien Komunitateak sortzeko
bidelagun lanak egiten ditugu
Sektorean urteetan metatu dugun ezagutzatik abiatuta, Goiener bidelagun izango gara zure auzo, herri edo bizilagun-elkarteko kideen konfiantza- eta elkarrekintza-loturatik sortuko den energia komunitate berrian
Zer da Energia Berriztagarrien Komunitate (EBK) bat?
Komunitate batek osatzen duen entitate juridiko bat da eta bere helburu nagusia da
komunitatea berarentzako energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea
Eta zertarako sortu EBK bat?
Energia-kontsumoa murrizteko eta, aldi berean, gure bizi-kalitatea hobetzeko.
Gure energia-faktura hobetzeko, kontzientziazio- eta eraginkortasun-neurriak hartuz, energia berriztagarriak erabiliz.
Energia-subiranotasuna bultzatzeko, erabakiak komunitatearen esku geratuz.
Tokiko ekonomia garatzeko eta zirkuitu ekonomikoa murrizteko, energiaren arloan erabiltzen ditugun baliabideak bertan gera daitezen.
Gizarte-kohesio handiagoa sustatzeko, guztion artean berdintasunez autogestionatuz.
Guztionak diren baliabideak erabiliz, egoera zaurgarrian dauden bizilagunak babesteko.
Zer behar duzu EBK bat sortzeko?
Talde sustatzailean parte hartu eta EBK bultzatuko duen pertsona talde bat, ahalik eta anitzena eta zuen herria edo pertsona taldea ordezkatuko duena. Taldearen tamainaren arabera, 7-30 pertsona.
Udalaren edo tokiko administrazioaren babesa ongi etorriko zaizue.
Prozesua martxan jartzeko juridiko-administratiboa, energia proiektuak eta komunikazio alorretan eskarmentua duten herritar ahaldunduz osatutako taldea.
Bertako energia baliabideak ezagutzea.
EBKen inguruan dituzun zalantzak argitzeko bisitatu gure FAQ, maiz egindako galderen atala.
Deskargatu gure gida
Elhuyarrekin elkarlanean prestatu dugun energia berriztagarrien komunitateak sortzeko bidelaguntzarako gida deskargatu ezazu azpiko datuak beteta.
Albisteak
Zubipeko instalazio fotovoltaikotik energia jasotzen hasi dira Hernaniko 87 etxebizitza
Hernaniko 87 etxebizitza dagoeneko jasotzen hasi dira energia Enherkomek Zubipen duen instalakuntza fotovoltaikotik. 56 kilowatteko potentzia instalatua dago Zubipen. Proiektua aurrera eramateko, Hernaniko Udalak Enherkomi teilatuaren lagapena egin dio instalakuntza egiteko, beti ere, bertako onuradunek irizpide sozialen arabera izendatuak izango…
Energia berriztagarrien komunitatea sortu nahi dute Larrabetzun
Auzokideak Larrabetzuko elkartea lehenengo urratsak egiten dabil energia berriztagarrien komunitatea sortzeko. Komunitatearen helburua da, alde batetik, energia berriztagarrietan oinarritutako kontsumo-garapena sustatzea, tokiko eremuan eta partaidetzaren bidez; eta bestetik, herriari ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloko onurak eskaintzea. Jatorrizko artikulua: Aikor.eus
Jarraitu irakurtzen… Energia berriztagarrien komunitatea sortu nahi dute Larrabetzun