Ziortza-Bolibarko Udalak bultzatuta, energia komunitatea sortzeko bidea egiten hasita daude herrian. Azaldu dute egitasmoak irabazi asmorik gabeko kooperatiba izaera edukiko duela eta otsailean bertan sortu nahi dutela. Herritarrei informazio guztia emateko, domekan [otsailak 12] informazio bilera egingo dute, 11:00etan, udal aretoan.
Jatorrizko artikulua: Lea-artibai eta Mutrikuko Hitza
