Goienerren gidaritzapean, Eltzian elkartu diren herritarri energia-komunitate batek izan ditzakeen aukerak eta onurak, eta, energia-komunitate bat sortzeko prozesua azaldu dizkiete.
2023-2024ko partaidetzazko aurrekontuetan herritarrek proposatu eta aukeratutako proiektua da energia-komunitate bat sortzeko prozesua erraztearena eta Udala bidelagun izango da horretan. Hain zuzen ere, gaur energia-komunitateak sortzen laguntzeko lehen saio irekia egin dute Eltzian; hogeita hamar bat herritar gerturatu dira bertara.
Albiste osoa: Goiena
Argazkia: Iñigo Barrena (Goiena)
