Argiolak Aizarnan eta Arroabean proiektu fotovoltaikoak jarri nahi ditu martxan. Aizarnako pilotalekutik edo Arroabeko eskolatik bi kilometroko erradioan dagoen edonork hartu ahal izango du parte proiektuan, izan etxebizitza, elkarte nahiz enpresa. Proiektuan parte hartu nahi dutenek urriaren 20a baino lehen eman beharko dute izena, helburu horrekin mahaiak jarriko dituzte asteburuan Arroabean eta Aizarnan.
Jatorrizko artikulua eta bideoa Danbolin aldizkarian.