Eskoriatzako Energia Komunitatearen arloan lanean ari direnek, Energia Berriztagarrien Kooperatiba eratzeko erabakia hartu dute, Esnargi izenpean. Ibarraundi museoan egin zuten ekitaldia, eta aurretik interesa jarri dutenak batu ziren bertan. “Sozialki pausu garrantzitsua bat da” esanez, Eskoriatzako Energia Komunitatearen arloan lanean ari direnek, kooperatibaren nondik-norakoak izan zituzten berbagai.
Aurrera begira etxeen birgaitzeko aukerak ere aztertzen hasi dira Goienerrekin batera RenPower europar proiektuaren barruan. Horretaz gain faktura elektronikoen aholkularitzan ere jarraituko dutela azaldu dute, “familiek zailtasun handiak bai dituzte oraindik ere fakturak ulertzeko”.
Jatorrizko artikulua: Goiena