Energia burujabetzaren alorrean bide berriak aztertu eta herritarrei energia-komunitateak sortzeko prozesua errazteko eta bultzatzeko lehen bilera irekiak egin ditu Oñatiko Udalak.
Maiatza eta ekainean, “Energia zikloa aktibatu” izenburupean, gaiaren inguruan hausnartzeko egindako zenbait ekintzen ostean, urrats berri bat eman du Udalak, herritarrek energia-komunitateak sor ditzaten aholkularitza eskainiz eta prozesua dinamizatuz.
Jatorrizko artikulua: Naiz.