Aramaion, energia-komunitateei buruzko jardunaldia egin dute berriki eta bertan, alde batetik, horrelako bat sortzeko prozesuari buruzko informazioa eman dute, eta, bestetik, euren esperientziak partekatu dituzte herritarrekin Eskoriatzako, Elgetako, Urarteko eta Otxandioko energia-komunitateetako ordezkariek. Goiener Taldeko Oier Etxeberriak aitortu duen moduan, orain “herritar gehiagorengana iristea” da helburua.
Eskoriatzan ere badute energia-komunitatea. Iazko udazkenean aholkularitza jaso zuten, Goienerren eskutik: autokontsumoa, argindar-faktura irakurtzen eta interpretatzen ikasi⦠Guztira, 120 bat familiak erakutsi zuten komunitateko kide izateko interesa, eta pozik daude orain artekoak eman duenarekin, bertako Nestor Aranaren esanetan: “Duela bi urte, neguan, aholkularitza-zerbitzu
bat eman genuen eta 120 familiak parte hartu genuen. Gogoratu behar da garai hartan gasaren
prezioa oso altu zegoela, eta, gutxi gorabehera, kalkulatzen dugu familiako 1.000 euro aurreztu zirela. 120 familiak hartu zuten parte; beraz, estimatzen dugu 120.000 euro aurreztu zirela. Hortik ikus daiteke komunitate batek zein ekarpen egin diezaiokeen herriari”.
Gizartea komunitateetan antolatzearen garrantziaz ere egin dute berba, eta auzolana beste
esparru askotara zabal daitekeela azaldu dute. Bukatzeko, herritarren zalantzak argitu dituzte.
Jatorrizko artikulua eta bideoa: Goiena Komunikazio Taldea