Udalerriko energia komunitatea eratzeko lanean dabil Mutrikuko Udala, herritarrekin batera, eta prozesua aurkezteko asmoz, lehenengo saioa egin zuten otsailaren 4an. Lehen saio horretan “baikortasuna” eta “ilusioa” nagusitu zela adierazi du Mutrikuko Udalak. Udalak Goiener taldearekin sinatutako hitzarmena dela eta, Oier Etxebarria eta Aitor Ossa teknikariak izango ditu bidelagun Mutrikuko energia komunitateak. Hain zuzen ere, lehenengo saioan, bi teknikariak izan ziren Energia Berriztagarrien Komunitatea zer den eta eratze prozesua nolakoa izan daiteken azaldu zutenak.
Jatorrizko artikulua eta argazkia: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza