Durangoko herritar talde bat energia komunitatea sortzeko antolatzen hasi da, eta bide-orri bat markatu dute hemendik aurrerako lanketak egiten joateko. Prozesuko lehenengo harria apirilaren 2an jarriko dute, eta bertan, energia komunitateen ezaugarriak, funtzioak eta egiturak aztertuko dituzte, besteak beste. Bilera-sortak Energia Trantsiziorako Durangoko herritar taldeak dinamizatuko ditu, eta horrek iragarri duenez, saio guztietan Goiener izango dute bidelagun. Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte prozesuan parte hartzera: norbanakoak, elkarteak, eskolak, enpresak eta erakundeak.
Erreportaje osoa irakurtzeko: Anboto