Eraikin publikoetako estalkietan eguzki instalazioak paratzeko akordioa sinatu dute Hernaniko Udalak eta Enherkom energia komunitateak. Akordio honi esker Hernaniko Udalak duen energia kontsumoaren %32 berriztagarria izatea bermatuko du. «Mugarri garrantzitsua, Hernanin ez ezik, beste herrietan ere jarraitu ahal izango den bidea». Halaxe definitu du Xabier Lertxundi alkateak Hernaniko Udalak eta Enherkom energia komunitateak egin berri duten lankidetza hitzarmena.

Hernanin egin dute agerraldia, eta bertan izan dira Xabier Lertxundi alkatea ez ezik, Ainara Atorrasagasti Ingurumen, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzia, Santi Ochoa de Eribe eta Alazne Arruti Goienerreko kideak eta Iñaki Marko eta Ane Remiro Enherkomeko presidente eta presidenteordeak.
Hamahiru kokalekutan plakak
Goienerrek azterketa ekonomiko bat egin zuen, herriko hamahiru udal kokalekutan plakak jartzea aurreikusita. Hori egiteko modu ezberdinak aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen aukerarik onuragarriena lankidetza publiko-komunitarioa litzatekeela. Hori udal teknikariekin eta Udaleko kontu hartzailearekin kontrastatu eta «sakontasun eta zorroztasun» handiko lan bat izan dela gogorarazi du Santi Ochoa de Eribek. Udal teknikariei eta kontu hartzaileari eskerrak eman dizkie Goienerrek, eta ziurtatu du Hernanin sinatu berri dena, lankidetza publiko-komunitarioan oinarritutako eredu hori, «mugarri bat» dela beste herrietarako ere.
Albiste osoa irakurtzeko: Naiz