Orioko Udalak, Goienerrekin lankidetzan, tokiko energia-komunitate bat sortzeko proiektu bat jarri du martxan, herritarrei “udalerrian bertan sortutako energia berriztagarria” eskuratzeko aukera emango diena. Lehen fase honetan, 150 etxebizitza eta saltoki inguruk jaso ahal izango dute eguzki-plaken bidez ekoitzitako energia.
Orioko Udalak “tokian-tokian energia berriztagarria ekoizteko eta partekatzeko urrats estrategikoa eman du, eta zuzeneko eragina izango du etxeko ekonomian eta udalerriaren iraunkortasunean”. Bestalde, Goiener aurrezki potentziala kalkulatzeaz arduratuko da, eta saio ireki bat eskainiko du faktura elektrikoa behar bezala ulertzen ikasteko eta haren kontzeptu nagusiak ulertzeko.
Jatorrizko artikulua eta argazkiak: Noticias de Gipuzkoa
