Hiru urteren ostean, jarri ditu martxan Igeldoko Komunitate Energetikoak (IKE) bere lehen plaka fotovoltaikoak. IKEk hiru urte daramatza lanean, eta 78 bazkide ditu egun, tartean, herriko sei enpresa eta bi elkarte. Beraz, lau instalazio fotovoltaiko hauek martxan jartzean, Igeldoko familien ia herenaren kontsumo energetikoa jasangarriagoa da. Egitasmo hau Goienerren laguntzarekin burutu duten lehen proiektua da.
Jatorrizko artikulua eta argazkiak: Irutxuloko Hitza
