Energia Berriztagarrien Komunitateak (EBK) sortzeko
eta garatzeko bidelagun lanak egiten ditugu
Sektorean urteetan metatu dugun ezagutzatik abiatuta, Goiener bidelagun izango gara zuen auzo, herri edo bizilagun-elkarteko kideen konfiantza- eta elkarrekintza-loturatik sortuko den energia komunitate berrian eta ondoren honen garapenean
Goienerren zuen komunitatea garatzeko zerbitzuak eskaini diezazkizuegu:
…baina, zer da Energia Berriztagarrien Komunitate (EBK) bat?
Komunitate batek osatzen duen entitate juridiko bat da eta bere helburu nagusia da
komunitatea berarentzako energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea
Eta zertarako sortu EBK bat?
Energia-kontsumoa murrizteko eta, aldi berean, gure bizi-kalitatea hobetzeko.
Gure energia-faktura hobetzeko, kontzientziazio- eta eraginkortasun-neurriak hartuz, energia berriztagarriak erabiliz.
Energia-subiranotasuna bultzatzeko, erabakiak komunitatearen esku geratuz.
Tokiko ekonomia garatzeko eta zirkuitu ekonomikoa murrizteko, energiaren arloan erabiltzen ditugun baliabideak bertan gera daitezen.
Gizarte-kohesio handiagoa sustatzeko, guztion artean berdintasunez autogestionatuz.
Guztionak diren baliabideak erabiliz, egoera zaurgarrian dauden bizilagunak babesteko.
Zer behar duzue EBK bat sortzeko?
Talde sustatzailean parte hartu eta EBK bultzatuko duen pertsona talde bat, ahalik eta anitzena eta zuen herria edo pertsona taldea ordezkatuko duena. Taldearen tamainaren arabera, 7-30 pertsona.
Udalaren edo tokiko administrazioaren babesa ongi etorriko zaizue.
Prozesua martxan jartzeko juridiko-administratiboa, energia proiektuak eta komunikazio alorretan eskarmentua duten herritar ahaldunduz osatutako taldea.
Bertako energia baliabideak ezagutzea.
EBKen inguruan dituzun zalantzak argitzeko bisitatu gure FAQ, maiz egindako galderen atala.
Deskargatu gure gida
Elhuyarrekin elkarlanean prestatu dugun energia berriztagarrien komunitateak sortzeko bidelaguntzarako gida deskargatu nahi baduzu bete azpiko galdetegia. Aldiz, ondorengo esteka honetan, gidaren bertsio labur bat deskargatu dezakezu zuzenean.
Idatz iezaguzue
Energia komunitate bat martxan jartzeko erabakia hartua baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan komunitateak@goiener.com helbidera idatzita. Konta iezaguzue zuen kasua, ziur badugula laguntzeko moduren bat. Jarriko gara zuekin harremanetan.
Albisteak
Igeldoko komunitate energetikoak martxan jarri du bere lehen proiektu fotovoltaikoa
Energia berriztagarria oinarri izanik, Igeldoko enegia burujabetza ahalik eta handiena izateko asmoz sortu da IKE. 76 bazkide dira gaur egun eta, Goienerren laguntzarekin, lehenengo proiektua martxan jarri dute. Eguzki plakak jarriko dituzte hainbat bazkideren teilatuetan. Etorkizunean, proiektu gehiago etorriko dira.…
Aurkeztu dute Mendigorriako energia berriztagarrien komunitatea
Goienerren laguntzarekin sortu den “Biderra Mendi” elkarteak, Mendigorriako herritarrak, beste elkarte batzuk, enpresa txiki zein ertainak eta administrazio publikoak batuko ditu beregan, eta helburu bat jarri dio bere buruari: energia berriztagarria eta onurak lortzea (izan ingurumenekoak, ekonomikoak, edo gizarte mailakoak)…
Jarraitu irakurtzen… Aurkeztu dute Mendigorriako energia berriztagarrien komunitatea
Laguntzen ari garen komunitateak
Enherkom (Hernani) –
Piztu (Zumaia) –
Leitzeko EBK –
Ekiherri (Errenteria) –
Ixotzen (Elgeta) –
Argiñola (Elorrio) –
Berener (Bergara) –
Argitturri (Oiartzun) –
Ekimen (Uharte) –
Ostots (Araitz) –
Bixtubera (Bera) –
Sortalde (Usurbil) –
Leargi (Lea Ibarra) –
Argitturri (Oiartzun) –
Oreka (Otxandio) –
Hitzar (Itsasondo) –
IKE (Igeldo)