Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitatea Gaintxurizketako Torreatze pabiloian eraikitzen ari da bigarren instalazioa. Horrek esan nahi du, komunitateko bazkide direnek eta bazkide izan nahi dutenek zabalik dutela parte hartzeko leihoa. Horretarako Kunkana-ren webgunean eman behr dute izena Kunkana Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitatea urrats bat gehiago egin du. Pasaia-Lezo Lizeoko instalazio fotovoltaikoari, beste bat gehituko dio: Gaintxurizketako landa […]
Goienerren laguntzarekin, martxan da “Argituz”, Tolosako Energia Komunitate berria
Tolosako herritar talde batek Tolosa Argituz Energia Komunitatea (TAEK) kooperatiba sortu du, udalerrian bertan energia berriztagarria sortzeko eta kontsumo eredu bidezkoagoa sustatzeko helburuarekin. Proiektua irabazi-asmorik gabeko kooperatiba gisa eratu da, Tolosako Udalaren eta Goiener S. Koop.-en babesarekin. Ekimenaren xede nagusia da tokiko energia berriztagarria sortzea, epe ertainera argindarraren fakturan aurreztea eta energia-prezioen gorabeheren aurrean babes […]
Ireki dute izen-emateko epea Bixtuberaren bigarren instalazioan parte hartzeko
Kiroldegiko teilatuan lehena eraiki ostean, Bixtubera Berako energia komunitateak bigarren instalazio fotovoltaikoa eraiki nahi du, eta herritarrei gonbidapena luzatu die parte hartzeko. Jatorriko artikulua: Bixtubera.eus
Astigarragan energia komunitatea sortzeko prozesuari ekingo diote, Goienerren laguntzarekin
Astigarragako Udalak (Gipuzkoa) urrats berri bat eman du trantsizio energetikoaren aldeko apustuan, eta tokiko komunitate energetiko bat sortzeko prozesuari ekin dio. Goiener kooperatibarekin lankidetzari eta herritarren inplikazio zuzenari esker osatu nahi du prozesu hori. Ekimen honek fakturak merkatzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko aukera emango die herritarrei. Jatorrizko artikulua gaztelaniaz: Noticias de Gipuzkoa
Orioko energia komunitatean izena emateko epea zabaldu dute
Goiener energia kooperatibarekin elkarlanean, Orioko Udalak herrian bultzatuko duen energia komunitatean izena emateko epea zabaldu du. Interesa dutenek apirilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dute eskaerak. Jatorrizko artikula gaztelaniaz: Noticias de Gipuzkoan.
Martxan dago Igeldoko energia komunitatea, Goienerren laguntzarekin
Hiru urteren ostean, jarri ditu martxan Igeldoko Komunitate Energetikoak (IKE) bere lehen plaka fotovoltaikoak. IKEk hiru urte daramatza lanean, eta 78 bazkide ditu egun, tartean, herriko sei enpresa eta bi elkarte. Beraz, lau instalazio fotovoltaiko hauek martxan jartzean, Igeldoko familien ia herenaren kontsumo energetikoa jasangarriagoa da. Egitasmo hau Goienerren laguntzarekin burutu duten lehen proiektua da. […]
- 1
- 2
- 3
- …
- 12
- Hurrengo Orria »





