Oarsoaldea, Irun eta Hondarribiako lehen energia komunitatea publikoki aurkeztu zuten atzo. Jakin mina piztu zuen zalantzarik ez dago, Niessen auditorioa lepo bete zelako Ekiherriren berri lehen eskutik jasotzeko. Nora Barroso, komunitate berriko kideak gidatu zuen aurkezpen ekitaldia, eta bertaratutakoei eskerrak eman zizkien ekitaldiarekin bat egiteagatik. Jatorrizko artikulua: Oarsoaldea Hitza
Goiena: Elgetan Ixotzen energia komunitatea eratu dute
Urri hasieran egin zuten Elgetako energia berriztagarrien komunitatea sortzeko lehenengo batzar irekia. Sei hilabete eta hamar lan bileraren ostean, kooperatiba izaerarekin eratu dute. Eguaztenean egingo dute jendaurreko aurkezpen-ekitaldia. Jatorrizko artikulua: Goiena
Erran: Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko lehen urratsak egin nahi dituzte Beran
Energia ereduari buruz hausnartu eta burujabetza energetikorantz urratsak eman nahi dituzte Beran ere, eta horretarako, udalak sustatuta, partaidetza prozesu bat hasiko dute Energia Berriztagarrien Komunitate bat sortzeko. Herritarren, eragile publikoen eta enpresen interesa piztu nahi dute Energia Komunitate bat sortzeko partaidetza prozesua hurbiltzeko. Jatorrizko artikulua: Erran
Argia: Argiola Zestoako Energia Berriztagarrien komunitatea aurkeztu dute
Interesa piztu zuen gaiak eta Zestoako kultur etxeko aretoa bete egin zen ostegun arratsaldean komunitate energetikoaren aurkezpen ekitaldian. Jatorrizko artikulua: Argia
Naiz: Energia-komunitatea eratzeko prozesu partehartzailea abiatu du Uharteko Udalak
Uharteko Udalak prozesu partehartzailea abiatu du, Iruñerriko herri honetako biztanleekin batera energia-komunitatea osatzeko helburuarekin. Udalak ohar batean azaltzen duenez, «Uharten kontsumitzen dugun energiaren gaineko ardura hartu eta geure energia propioa sortu, autokontsumitu eta kudeatu» nahi dute. Jatorrizko artikulua: Naiz
Energia komunitateak, gizartea antolatzeko modu berri bat
Oier Etxeberria Gutierrezek Goienako Puntuaren 2023ko otsailaren 13ko alean energia komunitateen inguruan argitaratutako iritzi artikulua: Energiaren gaia denon ahotan dabil eta egunkari eta telebisten titularrak betetzen dituzte askotan energia komunitateek. Baina zer dira? Zergatik dira hain garrantzitsuak? Energia Komunitateak, 2018 eta 2019an azaldu ziren Europako zuzentarauetan. Zuzentarauek hitzez hitz esaten dutena hau da: Izaera juridikodun […]




