Orioko Udalak, Goienerrekin lankidetzan, tokiko energia-komunitate bat sortzeko proiektu bat jarri du martxan, herritarrei “udalerrian bertan sortutako energia berriztagarria” eskuratzeko aukera emango diena. Lehen fase honetan, 150 etxebizitza eta saltoki inguruk jaso ahal izango dute eguzki-plaken bidez ekoitzitako energia. Orioko Udalak “tokian-tokian energia berriztagarria ekoizteko eta partekatzeko urrats estrategikoa eman du, eta zuzeneko eragina izango […]
Tolosan energia-komunitatea sortzeko saioak eskainiko ditu Udalak, Goienerren laguntzarekin
Tokiko energia-komunitateen inguruan hausnartu eta eredu hori sustatzeko saio irekiak egin ziren Tolosan, apiriletik ekainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren eskutik. Interes handia piztu du gaiak, eta ondorioztatu da badagoela oinarri eta gogo bat aurrera egiteko. Hori dela eta, Udalak jarraipena emango dio prozesuari. Helburu horrekin, beste 6 saio ireki eskainiko dira, tokiko energia-komunitatea bera sortzera […]
Eskoriatzan 71 eguzki-plaka jarriko dituzte Luis Ezeiza eskolako teilatuan
Esnargi, Eskoriatzako Energia Berriztagarrien Komunitateko kideak Luis Ezeiza herri eskolako teilatuan egin nahi duen proiektuan, sorkuntzan berriztagarrietan inbertsio kolektiboak bultzatzen dituen Nafarkoop (Goiener) ari da proiektuaren kudeaketa egiten, eta, lanen prozesua hasita, urria amaierarako eginda izan nahi dute. Jatorrizko artikulua eta argazkia: Goiena
Mutrikuko energia komunitatea martxan da
Mutrikuko Udalak sustatu eta hainbat hilabeteko lanketaren ondoren, abian da Mutrikuko Klik energia kooperatiba. Prozesu osoan bidelagun izan dute Goiener kooperatiba. Jatorrizko artikulua eta argazkia: Mutrikuko Klik energia kooperatiba
Udal eraikinetan eguzki plakak jarriko dituzte Hernanin kontsumoaren %32 berriztagarria izateko
Eraikin publikoetako estalkietan eguzki instalazioak paratzeko akordioa sinatu dute Hernaniko Udalak eta Enherkom energia komunitateak. Akordio honi esker Hernaniko Udalak duen energia kontsumoaren %32 berriztagarria izatea bermatuko du. «Mugarri garrantzitsua, Hernanin ez ezik, beste herrietan ere jarraitu ahal izango den bidea». Halaxe definitu du Xabier Lertxundi alkateak Hernaniko Udalak eta Enherkom energia komunitateak egin berri […]
Energia Komunitatea sortzeko prozesua hasi dute Durangon
Durangoko herritar talde bat energia komunitatea sortzeko antolatzen hasi da, eta bide-orri bat markatu dute hemendik aurrerako lanketak egiten joateko. Prozesuko lehenengo harria apirilaren 2an jarriko dute, eta bertan, energia komunitateen ezaugarriak, funtzioak eta egiturak aztertuko dituzte, besteak beste. Bilera-sortak Energia Trantsiziorako Durangoko herritar taldeak dinamizatuko ditu, eta horrek iragarri duenez, saio guztietan Goiener izango […]





