Bizkaian, ugaritzen ari dira energia komunitateak: Larrabetzun, Diman, Urduñan, Bermeon… Eta litekeena da Durango batzea zerrenda horretara. Trantsizio Energetikorako Durangoko Herritar Taldeak antolatuta, hitzaldi bat eman zuten herrian Errenteriako energia komunitateko kideek Goiener kooperatibako kide Leire Ugartek (Urduña, 1996). «Hainbeste biztanlerekin, esango nuke oso egingarria eta errealista dela». Kooperatiba bidelagun izan da hainbat energia komunitateren […]
Durangoko herritar talde batek energia berriztagarrien komunitatea sortzeko bidea hasi du
Energia komunitateak irabazi asmorik bako kooperatibak izaten dira. Energia berriztagarria dute oinarri, eta autokontsumoari begirako instalazioak sortzen dituzte elkarlanean. Orain, Durangoko herritar talde batek trantsizio energetikoan eragiteko bide hori urratzeari ekin dio, udalerrian energia komunitate bat sortzeko proiektua mahai gainean ipinita. Abiapuntu modura, berbaldi bat antolatu dute. Goiener kooperatibako kideak eta Errenteriako Ekiherri Energia Komunitateko […]
Leitzak urrats sendoa eman du autokontsumorantz energia berriztagarrien komunitatea sortuta
Prozesu luze baten ondoren, Leitzan Energia Berriztagarrien Komunitatea sortu dute, Leitzeko EBK, Udalak eta Goiener Taldeak bultzatutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba. Gaur egun 198 bazkidez osaturik dago, pertsona fisiko, enpresa, auzo-komunitate, elkarte gastronomiko eta bestelako erakunde juridikoen artean, hala nola Udala eta LeitzEKO Kontsumo Taldea. Jatorrizko artikulua gaztelaniaz: Noticias de Navarra
Energia-komunitateak sortzeko lehen urratsak Oñatin
Energia burujabetzaren alorrean bide berriak aztertu eta herritarrei energia-komunitateak sortzeko prozesua errazteko eta bultzatzeko lehen bilera irekiak egin ditu Oñatiko Udalak. Maiatza eta ekainean, “Energia zikloa aktibatu” izenburupean, gaiaren inguruan hausnartzeko egindako zenbait ekintzen ostean, urrats berri bat eman du Udalak, herritarrek energia-komunitateak sor ditzaten aholkularitza eskainiz eta prozesua dinamizatuz. Jatorrizko artikulua: Naiz.
Esnargi kooperatiba eratu du Eskoriatzako Energia Komunitateak
Eskoriatzako Energia Komunitatearen arloan lanean ari direnek, Energia Berriztagarrien Kooperatiba eratzeko erabakia hartu dute, Esnargi izenpean. Ibarraundi museoan egin zuten ekitaldia, eta aurretik interesa jarri dutenak batu ziren bertan. “Sozialki pausu garrantzitsua bat da” esanez, Eskoriatzako Energia Komunitatearen arloan lanean ari direnek, kooperatibaren nondik-norakoak izan zituzten berbagai. Aurrera begira etxeen birgaitzeko aukerak ere aztertzen hasi […]
Argiolako kideek proiektu fotovoltaikoetan izena ematea zabaldu dute
Argiolak Aizarnan eta Arroabean proiektu fotovoltaikoak jarri nahi ditu martxan. Aizarnako pilotalekutik edo Arroabeko eskolatik bi kilometroko erradioan dagoen edonork hartu ahal izango du parte proiektuan, izan etxebizitza, elkarte nahiz enpresa. Proiektuan parte hartu nahi dutenek urriaren 20a baino lehen eman beharko dute izena, helburu horrekin mahaiak jarriko dituzte asteburuan Arroabean eta Aizarnan. Jatorrizko artikulua […]
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- …
- 12
- Hurrengo Orria »





