Energia komunitate bat eratu nahi baduzue jarri gurekin harremanetan. Aldiz, dagoeneko energia komunitate bat martxan baduzue, hauek dira Goienerrek eskaintzen dizkizun aukerak zuen komunitatea aurrera ateratzeko:
Sozietate-kudeaketa
Baliabideak martxan jartzea, izaera kooperatibodun EBK-k bete ditzan sozietate-esparruan derrigorrezko dituen legeak.
Administrazio-kudeaketa
EBKren kontabilitatea eramatea.
Zerga aitorpenak egitea.
Dokumentuak prestatzea sozietate-betebeharretarako.
Laguntza administratiboa
EBKren martxa onerako beharrezkoak dituen gaietan hirugarrenentzako sarbidea erraztea.
Laguntzetarako euskarria
Laguntza teknikoko proiektuen arlokoak ez diren beste laguntzei aurre egiteko aukera.
Lan-arlo kudeaketa
Altak, bajak, nominak, Gizarte Segurantzarekiko harremanak, dietak eta abar kudeatzea.
Laguntza teknikoa
Hartzaile motaren beharren arabera, zerbitzu teknikoen sail bat eskaintzen dugu. Hauek dira eremuak:
— Sorkuntza.
— Merkaturatzea:
- Banaketa-koefizienteak kalkulatzea.
- Instalazioen mantentzea, monitorizazioa eta jarraipena egiteko aplikazioa.
- Beste zerbitzu batzuk: Energia bulegoetarako laguntza, faktura tailerrak, eraginkortasun energetikoa, etab.
— Proiektuen bideragarritasun azterketak.
Finantza-laguntza
Sarbidea erraztea kanpo-finantzaketa jasotzeko bete beharreko izapide, entitate eta baldintzetan.
Idatz iezaguzu
Zuen komunitatearentzako edozer behar duzula ere jar zaitezte gurekin harremanetan komunitateak@goiener.com helbidera idatzita.