Kooperatiba eratzearen prozesua urtarriletik gaur arte egindako bidearen emaitzetako bat dela azaldu dute Eskoriatzako Energia Komunitateko kideek. Datorren hilabetean zehar sozializazio zabalkunde handiagoa egitea aurreikusita dute eta bertan informazio gehiago ematea da asmoa. Jatorrizko artikulua: Goiena
Eguzki plakak jartzeko hitzarmena sinatu dute Zestoako Udalak eta Argiolak
Aizarnako pilotalekuko teilatua eta Arroabeko eskolaren teilatuko zati bat utziko dizkio udalak energia komunitateari, hori energia berriztagarria sortzen has dadin. Arroako eskolako teilatuko beste zatia eta Aizarnako eskolakoa udalak berak erabiliko ditu, plakak jartzeko eta energia sortzeko. Jatorrizko artikulua: Guka.
Ikusmina piztu du Oñatiko energia-komunitatea sortzeko bilera irekiak
Goienerren gidaritzapean, Eltzian elkartu diren herritarri energia-komunitate batek izan ditzakeen aukerak eta onurak, eta, energia-komunitate bat sortzeko prozesua azaldu dizkiete. 2023-2024ko partaidetzazko aurrekontuetan herritarrek proposatu eta aukeratutako proiektua da energia-komunitate bat sortzeko prozesua erraztearena eta Udala bidelagun izango da horretan. Hain zuzen ere, gaur energia-komunitateak sortzen laguntzeko lehen saio irekia egin dute Eltzian; hogeita hamar […]
Euskal bidea. Burujabetza energetikoruntz
Azken urteotan Euskal Herrian sortu diren energia berriztagarrien komunitateak trantsizio energetikoak planteatzen dituen erronkei erantzun kooperatibo bat dira. Carles Masià Serraren artikulua Nexe aldizkarirako. Artikulua katalanez: PDF.Jatorrizko artikulua Nexe 52. zk.an.
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu dau Dimako Udalak
Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zan. Dimenerrek ateratako komunikatuan, bai EH Bildu bai EAJri eskerrak emon deutsiez, proiektuari babesa emoteagaitik. Irakurri albistea Begitun
Ekiherrik uda honetan muntatuko du lehenengo instalazioa, Egiluze Ikastetxearekin lankidetzan
Ekiherri Errenteriako Energia Komunitatea prest dago uda honetan lehenengo instalazioa muntatzeko. 2023ko martxoan aurkezpena egin zutenetik lanean aritu dira lehenengo proiektua martxan jartzeko asmoarekin. Udaran zehar lehenengo instalazioa muntatuko da eta proposatzen den instalazioa, 125,24 kWp-ko potentziako da, 248 panelez osatutakoa. Irakurri albistea Herri Bizian.
- « Previous Page
- 1
- …
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- …
- 12
- Hurrengo Orria »





