Udalerriko energia komunitatea eratzeko lanean dabil Mutrikuko Udala, herritarrekin batera, eta prozesua aurkezteko asmoz, lehenengo saioa egin zuten otsailaren 4an. Lehen saio horretan “baikortasuna” eta “ilusioa” nagusitu zela adierazi du Mutrikuko Udalak. Udalak Goiener taldearekin sinatutako hitzarmena dela eta, Oier Etxebarria eta Aitor Ossa teknikariak izango ditu bidelagun Mutrikuko energia komunitateak. Hain zuzen ere, lehenengo […]
Aramaion inguruko energia-komunitateak ezagutu dituzte, Goienerren laguntzarekin
Aramaion, energia-komunitateei buruzko jardunaldia egin dute berriki eta bertan, alde batetik, horrelako bat sortzeko prozesuari buruzko informazioa eman dute, eta, bestetik, euren esperientziak partekatu dituzte herritarrekin Eskoriatzako, Elgetako, Urarteko eta Otxandioko energia-komunitateetako ordezkariek. Goiener Taldeko Oier Etxeberriak aitortu duen moduan, orain “herritar gehiagorengana iristea” da helburua. Eskoriatzan ere badute energia-komunitatea. Iazko udazkenean aholkularitza jaso zuten, […]
Eratutako energia komunitateentzako zerbitzuen aurkezpena
Urtarrilaren 30 eta 31n bi aurkezpen telematiko egin genituen eratuta dauden energia komunitateei eskaini ahal dizkiegun zerbitzuak aurkezteko. Edozein zalantza argitzeko komunitateak@goiener.com helbidera idatzi.
Ekiherri, Errenteriako komunitate energetikoa, martxan hasteko prest
Ekiherri kooperatibak bere lehen instalazio fotovoltaikoa jarri du Egiluze ikastetxeko estalpean eta azkeneko baimenak jasotzerakoan, bertan sortzen den energia berriztagarria 130 bazkidek eta ikastolak berak erabili ahal izango dute. Instalazioa 125,24 kWp-ko potentziako da, 248 plaka-unitatez osatutakoa. Aurre azterketa bat egin zuen Goienerrek, gaur egungo bazkideen elektrizitate horniduren kontsumoarekin. Jatorrizko artikulua: Noticias de Gipuzkoa
Igeldoko komunitate energetikoak martxan jarri du bere lehen proiektu fotovoltaikoa
Energia berriztagarria oinarri izanik, Igeldoko enegia burujabetza ahalik eta handiena izateko asmoz sortu da IKE. 76 bazkide dira gaur egun eta, Goienerren laguntzarekin, lehenengo proiektua martxan jarri dute. Eguzki plakak jarriko dituzte hainbat bazkideren teilatuetan. Etorkizunean, proiektu gehiago etorriko dira. Irakurri elkarrizketa: Igeldo Herria
Aurkeztu dute Mendigorriako energia berriztagarrien komunitatea
Goienerren laguntzarekin sortu den “Biderra Mendi” elkarteak, Mendigorriako herritarrak, beste elkarte batzuk, enpresa txiki zein ertainak eta administrazio publikoak batuko ditu beregan, eta helburu bat jarri dio bere buruari: energia berriztagarria eta onurak lortzea (izan ingurumenekoak, ekonomikoak, edo gizarte mailakoak) komunitateko bazkideentzat. Energia komunitatea osatzeko prozesu honetan guztian, taldeen bidelaguntzan aritzen den Aise kooperatiba izan […]





